ALBOAN::Adela Igela. (https://centroderecursos.alboan.org/eu/registros/8903-adela-igela)
Centro social Ignacio Ellacuría
portada Adela Igela.
pdf C-ALB-ADE.pdf (1.0 MB)
Adela Igela. Alboan; Noguera González, Cruz Manuel Pamplona: Alboan, 2023
Mota:Material Didaktikoa
Deskribapen fisikoa:20 orr.
Hizkuntza:EU
Signatura:C-ALB-ADE
Oharrak:
Kokapena: Pamplona: ale bat(eskuragarri)

Ipuinen balio pedagogiko ukaezina aintzat hartuta, eta haur txikienentzat oso erakargarriak direnez, ADELA IGELAren istorioa aurkezten dizuegu. Adelak etxetik alde egin behar du, jada ezin duelako bertan bizi. Ez da natura zaindu eta alabarekin batera bizitoki zuen urmaela jada ez da bizitzeko modukoa. Kezkatuta eta goibel egin dute ihes, eta etxe berri bat aurkitzeko zailtasunekin topo egin dute.

Ipuin hau Cruz Noguerak idatzi eta ilustratu du. Ipuinarekin baliabide bat eskaintzen dugu ingurumena zaintzeko eta, batez ere, gure ingurura iristen direnei harrera egiteko beharrari buruz hausnartzea sustatzeko.

Sakontzeko gomendio batzuk ere jasotzen dira, ipuina irakurri ondorengo lana errazteko, dela ikasgelan, dela etxean.