ALBOAN::Registros (https://centroderecursos.alboan.org/eu/info/maletas)
Centro social Ignacio Ellacuría

Maleta bidaiariak

Maleta bidaiariak mailegu-zerbitzu bat da, hezkuntza-zentroen, aisialdi- taldeen eta abarren eskura jartzen duguna. Helburua hau da: eskolako nahiz hezkuntza informaleko hezitzaileei ikasmateriala eskaintzea. Ikasmaterial horren bidez gaur egun pil-pilean dauden gaiak landuko dira, gure intereseko esparruekin bat datozenak.

Ohiko galderak:

• Zer dira Maleta bidaiariak?

Aukeraturiko material sortak dira, honakook osatuak: gai jakin bati buruzko ikasmateriala, ipuinak, DVDak, posterrak.

• Zein gairi buruzko maleta bidaiariak daude eskuragarri?

  • Aita Arrupe
  • Milurtekoko Garapen Helburuak
  • Afrika
  • Kulturartekotasuna
  • Hiritartasunerako hezkuntza
  • Bidezko Merkataritza