- Hasiera
- »
- Bilaketa azkarra
Bilaketa azkarra
Bilaketa azkarra
Bilaketa azkarrak egiteko formularioak zenbait irizpide bateratzea eta bilaketaren emaitzak mugatzea ahalbidetzen du; horrela, zure beharretara hobekien egokitzen diren aukeratzeak egin ahal izango dituzu. Irizpide berri bakoitza aurreko bilaketaren emaitzei aplikatzen zaie.
Menu honetan eskuragarri dauden bilaketako irizpideak hauek dira:
- Izenburua
- Egilea
- Gaia
- Eskualde geografikoa
- Argitaletxea
- Hizkuntza
- Dokumentu-mota
- Urtea
Izenburua. Irizpide honekin izenburuko hitzak erabiliz bila daitezke erregistroak. Bilatzen den hitzen bat beren izenburuetan duten erregistro guztiak bilatzen ditu sistemak. Zenbait hitz bilatzen badituzu, emaitzen zerrendan lehenik aterako diren erregistroak izango dira hitz horietako gehien dituztenak. Aurretik ezagutzen duzun izenburu baten bila bazabiltza, hobe da izenburu hori komatxoen artean idaztea. Adibidez, argitalepenaren izenburua Lerro artean irakurtzen bada, beren izenburuetan hitz horietakoren bat duten zenbait erregistro aurkituko dituzu. Baina "lerro artean irakurtzen" idazten baduzu, izenburu horri dagokion erregistro bakarra aurkituko duzu.
Erregistroetara sar zaitezke, bilaketa-menuaren gainean agertzen den zati grisean sakatuz.
Bilaketaren gainerako irizpideetarako: egilea, argitaletxea, gaia eta eskualde geografikoa has zaitez idazten, eta sistemak berak gomendatuko ditu gure datu-basean jada dauden terminoak: gaiak, pertsonen edo erakundeen izenak... Horrela, inongo emaitzarik eskaintzen ez duten bilaketetan denbora galtzea saihesten da.
Dokumentu-mota eta hizkuntza irizpideetan koadro bat zabaltzen da, eta bertan nahi den aukera hautatu ahal da.
Bilaketa gehiago zehaztu nahi baduzu edo erregistro-kopurua murriztu, zabaltzen den koadroko beste irizpide bat hautatu behar duzu.
Adibidez, gai jakin batzuk aukeratuz, esaterako Kulturen Arteko Hezkuntza, dokumentazio ugari aurkituko duzu. Jarraian beste gai bat aukeratzen baduzu, esaterako Lehen Hezkuntza, dokumentazio gutxiago agertuko da, baina zure beharretara gehiago egokitzen dena.
Gainera, Baina ez irizpidea sartzen baduzu, material-mota batzuk alde batera utziko dituzu, eta bilaketa oraindik gehiago zehaztuko da.
Bilaketa berri bat egin nahi baduzu, Bilaketa berria koadroa aukeratu behar duzu. Oso garrantzitsua da horrela egitea; bestela, sistemak jada lortu diren emaitzen artean bilatuko du soilik, eta ez datu-base orokorrean.