ALBOAN:: Nahi duzun mundua aukeratu. Kulturartekotasuna lantzeko baliabideen gida (https://centroderecursos.alboan.org/eu/registros/1961-tu-decides-el-mundo)
Centro social Ignacio Ellacuría
  • Hasiera
  • »
  • Nahi duzun mundua aukeratu. Kulturartekotasuna...
Nahi duzun mundua aukeratu. Kulturartekotasuna lantzeko baliabideen gida Bilbao: Jóvenes del Tercer Mundo, 2007
Mota:Material Didaktikoa
Deskribapen fisikoa:144, 144 pp.
Hizkuntza:EU; ES
Signatura:5-JTM-NAH
Kokapena: Bilbao: ale bat(eskuragarri)

Gida hau argitaratzeko ikasturte batean gazte-elkarteekin, ikastetxeekin eta helduen taldeekin lan egin dugu. Talde hauekin landutako materialen, bai teorikoen, bai praktikoen, bilduma topatuko duzu. Hasiera batean, materialak 12 urtetik aurrerako taldeekin lan egiteko pentsatuta daude, bai hezkuntza formalean, bai hezkuntza ez formalean. Gure esperientzia kontuan hartuta, dinamika bakoitza adin-talde ezberdinekin erabil daiteke, izan ere hezitzaileak talde bakoitzari molda diezazkioke materialak. Gida hiru ataletan banatuta dago. Atal bakoitzak kulturartekotasunaren hiru zutabetako banarekin bat egiten du. Hiru zutabeak hauek dira: izatea; ezagutzea eta onartzea; elkar bizitzea. Atal bakoitza hiru zatitan banatzen da. Lehenengoan, kulturartekotasuna izena duena, atalaren gaia eta helburu espezifikoak aurkezten dira. Bigarrenean tresna didaktikoak jasotzen dira. Bigarren honetan jarduerarako orientabidea ematen da, helburuak zehazten dira, materialak, behar izanez gero, aipatzen dira eta jardueraren garapena deskribatzen da. Bukatzeko, gidaren hirugarren atalean testuak jasotzen dira. Testu hauek teorikoak dira eta kulturartekotasunaren hiru zutabeetan gehiago sakontzeko proposatzen dira.

Para poder publicar esta guía ha sido necesario un año de trabajo con asociaciones juveniles, centros educativos y grupos de educación para personas adultas. Con dichos grupos se ha trabajado tanto los materiales teóricos, como los prácticos. En principio son actividades y propuestas para trabajar con grupos de más de 12 años de edad tanto en educación formal, como en la no formal. Cada dinámica puede utilizarse para trabajar con los diferentes grupos de edad, ya que son materiales fácilmente adaptables. La guía se divide en tres partes, que son aspectos diferentes de la interculturalidad: ser, conocer y reconocer, y convivir. Cada una de estas partes se divide a su vez en tres: Interculturalidad, en la que se presenta el tema y las metas específicas. Herramientas didácticas, con instrucciones para desarrollarlas. Y por último textos teóricos para profundizar en el estudio de la interculturalidad.