ALBOAN::Ipuinak ez sexistak izateko gida. Gomendioak eta adibide praktikoak (https://centroderecursos.alboan.org/eu/registros/1729-ipuinak-ez-sexistak-izateko)
Centro social Ignacio Ellacuría
  • Hasiera
  • »
  • Ipuinak ez sexistak izateko gida....
portada Ipuinak ez sexistak izateko gida. Gomendioak eta adibide praktikoak
Ipuinak ez sexistak izateko gida. Gomendioak eta adibide praktikoak Emaisia Elkartea Bilbao: Urtxintxa Eskola, 2006
Mota:Material Didaktikoa
Deskribapen fisikoa:118 pp.
Hizkuntza:EU
Signatura:5-URT-IPU
Kokapena: Bilbao: ale bat(eskuragarri)

Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.