- Inicio
- »
- Herritartasuna berdefinitzen: Oinarrizko Errenta
|
Herritartasuna berdefinitzen: Oinarrizko Errenta
Bilbao: Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe, 2006
|
Liburu honetan modernitatearen ardatzetako bat den herritartasuna kontzeptua lantzen da, bertan azaltzen den bilakaera eta elementu garrantzitsuenak azpimarratzen direlarik. Zentzu honetan, aurreko enplegu motaren krisia eta honek sortutako gizarte prekarizazioa dela eta, besteak beste, gero eta jende gehiagok arazo anitz izaten ditu herritartasun eskubideak egikaritzeko eta sarritan ere bigarren mailako edota herritartasun ahuletaz hitzegin daiteke. Testuinguru honetan, alternatiben beharra ezinbestekoa da herritartasunaren berreraikuntza ahalbidatzeko, eta hauen artean akaso ezagunena eta entzutesuena Oinarrizko Errenta Unibertsalarena da, edo hitz gutxitan esanda, herritar guztiek bermaturik izango luketen diru-kopuru bat eskeintzea- Pentsatu daitekeenez, idei honek zalantza eta galdera asko pizten ditu.